Hemen da VIII Sudur Krosa!!

ADI!! VIII. SUDUR KROSA HEMEN DA!! Egiako 6km-ko lasterketa, apirilaren 22an, 17.00etan Gladys Enea parkean.

PREZIOA: 7€ (13€ egunean bertan).

IZEN EMATEA:

  • www.herrikrosa.eus web orrian
  • Rekalde tabernan (Alde Zaharra)
  • Triku Harri tabernan (Antiguo)
  • Kata tabernan (Egia)

Eta txikienentzat…

V. SUDUR TXIKIA!! Haurrei zuzenduriko lasterketatxoa! 900m helduenentzat eta adinaren arabera: 100m, 200m, 400m…

Apirilaren 22an (larunbata), 16.00etan Gladys Enea parkean.

PREZIOA: 3€ (4€ egunean bertan)

IZEN EMATEA:

  • Rekalde tabernan (Alde Zaharra)
  • Triku Harri tabernan (Antiguo)
  • Kata tabernan (Egia)

Jantzi zapatilak eta IZERDITU SUDURRAK!!!👃🏼

Aurten bai, neskak nagusi

zapa

Iaz apostua bota genuen, “baietz emakume gehiago egon gizon baino!“, eta lortzetik oso gertu ibili ginen, nesken izenematea %44 inguru egon zen une jakin batean. Azkenean ez genuen apostua irabazi, baina saiakeraz pozik geratu ginen. Aurten, lasterketarako hiru egun besterik ez direnean geratzen, apostu bera botatzen dugu. Zer diozue, neskak? Momentu honetan izen-emateen zerrendan 36 neska eta 47 mutil ditugu, hau da, neskak %43 dira, 11 neska besterik ez ditugu behar mutilekin berdintzeko, eta 12 aurrea hartzeko. Neskak, deitu lagunei eta etorri sudurrak izerditzera!

HITZArekin SKren baloreez solasean

20160414-sk-antolatzaileak
HITZAko kazetaria den Estitxu Zabalak behin baino gehiagotan izan du Sudur Krosa hizpide, eta atzo iragarri genuen bezala, gaur gure antolatzaile-taldearen kide diren Amaia eta Iñigorekin izandako elkarrizketa argitaratu du. Bertan bereziki azpimarratzen da Sudur Krosak eta Donostiako Piratek partekatzen dituzten baloreak erabakiorrak izan zirela aurten itsaslapurrek Egiako lasterketaren ardura hartzeko. Jai honen antolaketan lekukoa hartzearekin batera, jaia, parranda eta Aste Nagusia ezezik, piratek bestelako baloreak ere jorratu nahi dituzte.

Horretaz gain, lasterketa baten antolaketak suposatzen duen lan gogorraz ere hitz egin izan dute, eta Jon Jakak lasterketa sei urtetan zehar antolatuta bere gain hartutako lanaren garrantziaz, besteak beste. Zortzi egunetara dugun lasterketarako entrenamenduen artean tarteren bat aurkitzen baduzue, bota begiradatxo bat elkarrizketari, oso interesgarria baita.

Sudur Krosa HITZAn, gertu lasterketarako

20160414-sk-antolatzaileak

Oso gutxi geratzen da SK7 hasteko, astebete pasatxo, eta HITZAko lagunek bihar gure lasterketaren inguruko erreportaia argitaratuko dutela agindu digute. Bertan antolatzaile-taldearen kide diren Amaia Urrutxua eta Iñigo Iturrioz lagunei egindako elkarrizketa agertuko da. Beraz, hiru zeregin dituzue biharko: 1, Irutxuloko HITZA erosi eta erreportaia irakurri. 2, Irutxuloko HITZAren harpidedun egin, eta 3, guztietan garrantzitsuena, Sudur Krosarako izena eman!!

Atzo bitartean izena emandakoek saria jasotzeko aukera izan dute dagoeneko. Duela astebete Twitter-en iragarri genuen oparitxo bat zozketatuko genuela atzo bitartean izena emango zutenen artean, atzo gauean egindako zozketan Amaya Cuesta Pereda sudurzalea izan zen irabazle, eta BIZIKROSA lasterketarako kit bat (kamiseta teknikoa + dortsala) eramango du opari. Zorionak, Amaya!

Gainontzeko sudurzaleok, zozketa honetan saririk jaso ez baduzue ere, ez amore eman, oraindik sari asko geratzen dira-eta. Korri izena ematera, jantzi zapatilak, eta zazpigarren aldiz, IZERDITU SUDURRAK!!

Sudur Krosa 7 pirata izango da

Sudur Krosa kapitainik gabeko itsasontzia zen Jon Jakak timoia utzi zuenetik, eta erreleboa hartuko zion ausartaren faltan, urpean amaituko zuela zirudien… Donostiako piratek abordatu zuten arte! Arrr…! Ezkila kapitainak lema hartu, sudurra jantzi, begian partxea, bandera beltza, eta sudurrak pirata egin zaizkigu! Honek jai-usaina du! Jai aparta! Apirilak 23an Gladys Enea parkea erasotuko du itsasontzi-piratak, Gladys Enea zazpigarren aldiz korrikalariekin beteko dugu, korrikalari piratekin! SUDUR KROSA 7 ABIAN DA, eta jaiarako inoiz baino gogotsuago! Jantzi zapatilak eta… arrr… izerditu sudurrak! Ta ez ahaztu mundu guztia jaira gonbidatzea!

2016an SK7 antolatzen lagundu nahi duzu?

Orain arte bolondresak eskatu izan ditugu lan puntualak burutzeko, baina oraingoan zerbait gehiago eskatzen dugu, Sudur Krosa ANTOLATZEKO beharrezkoak diren lanen ardura euren gain hartuko duten lagunak behar ditugu, taldean Gipuzkoako lasterketarik katxondoena aurrera aterako dutenak. Ilusioz eta jaia partekatzeko grinaz beteriko sudurren bila gabiltza.

sk7antolatzekotaldea
Jarraitu irakurtzen